Encuentro Internacional de Estudiantes de Cine
Zinema ikasleen nazioarteko topaketa | International Film Students Meeting
Nicolas Provost 1969an jaio zen Belgikako Ronse udalerrian. Egun Bruselan bizi da, eta bertan jarduten du ikus-entzunezko arteetan. Bere lanean, film-lengoaia baliatzen du irudien eta istorioen interpretazioan eragiteko. Provosten filmak gu guztion memorian daude, eta edertasun hipnotikodun poesia sortzen digute.
Bere lanak zinema-jaialdi prestigiotsuetan eman dituzte, bai eta sari ugari lortu ere.
Lehendabiziko film luzea, L’Envahisseur, Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Perlak sailean emango dute. Film hori Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean lehiatu da, baita 2011ko bere Moving Stories film laburra ere. 2010ean aurkeztu zuen Stardust filma, berriz, iazko Veneziako zinema-jaialdiaren Orizzonti sailean lehiatu zen.
Bere filmografian lan ugari aurkituko ditugu. Guztien artetik, honakoak nabarmenduko genituzke: Storyteller (2010), Long Live the New Flesh, (2009) -2010eko Berlinalen lehiatua-,Plot Point (2007) -Europako Zinema Akademiaren sarietarako aukeratua-, Gravity (2007),Suspension (2007), Induction (2006), The Divers (2006), Exoticore (2004) eta Papillon dʼamour(2003).
Bienvenido a
Encuentro Internacional de Estudiantes de Cine
© 2013 Creado por josianito.
Tecnología de
¡Necesitas ser un miembro de Encuentro Internacional de Estudiantes de Cine para añadir comentarios!
Participar en Encuentro Internacional de Estudiantes de Cine